Gibelalde. Lizeagako Auzo Elkartea

Gibelalde. Lizeagako Auzo Elkartea

Lizeagako berriak

Santomasak.

Santomasak.:: gibelalde.com

Santomasak eta Gabonak

2019ko abendurako jarduerak. Egutegia

2019-12-04  |  Lizeaga

Santo Tomas eguna (2019-12-22)
Txistorrada: 12.30etik aurrera txistorra jateko aukera izango da. Postua Urumea ikastolan egongo da.

Saski-zozketa: 13.00etan izango da zozketa Gibelaldeko bazkideen artean.

Bazkidetza berretsi edota bazkide berriak egiteko 2020rako kanpaina: Txistorra-postuan bertan.

Gabonetako lehiaketa: fatxada, leiho eta balkoiak apaintzen
Originaltasuna, diseinua eta argiztapena balioetsiko dira.
Bi irabazleei 23an emango zaie oparitako saskia txistorrapostuan.

Auzo Plazako lorategiak
Abenduan zehar sasoiko landareak berrituko ditugu auzolanean.

Zain izango gaituzue.