Gibelalde. Lizeagako Auzo Elkartea

Gibelalde. Lizeagako Auzo Elkartea

Gibelalde

Gibelalde

Gibelalde.
Lizeagako Auzo Elkartea


Mende erdi betetzetik gertu, Lizeaga auzoak denbora luzea zeraman herriaren gibelean zokoratua. Horren ondorio, begi-bistakoa zen bertako biztanleentzat auzoaren degradazio-egoera.

Gauzak horrela, bizilagun talde batek zerbait egin behar zela pentsatu zuen; tresnaren bat sortu behar zela, gutxika bada ere, egoerari buelta emateko.

Laster ikusi zen auzoaren arazoak konpondu eta premiak asetzeko lehen urratsa auzo-elkarte bat sortzea izan behar zuela. Hala egin zen: 2012ko apirilean "Gibelalde. Lizeagako Auzo Elkartea" eratu zen, eta urte bereko ekainean inskribatu zen EAEko Elkarteen Erregistro Orokorrean.

Zuzendaritza Batzordea da Gibelalderen buru, lehendakariak, lehendakariordeak, idazkariak, diruzainak eta bi batzordekidek osatua; gaur egun 106 bazkidek eusten diote.

Ohiko Batzar Nagusia urte hasieran izaten da aurreko urtearen balantzea egin eta Zuzendaritza Batzordea berritzeko; bazkide-kanpaina, berriz, urte amaieran abiatzen da; bazkide-txartela eguneratu edota bazkide egiteko garaia izaten da.

Gibelalderen egoitza Larramendi kalean dago, 11. zenbakiaren behean. Hiru areto ditu bertan: bulegoa, bilera-gela –umeentzako tailerrak ere bertan egiten dira– eta biltegia.

Gibelalde sortu zenetik harremanak etengabeak izan dira Udalarekin, baita beste elkarte batzuekin ere, eta Hernaniko Auzo Elkarteen Batzordeko partaide da.

Estatutuak eskuratu nahi badituzu, klik egin hemen.

Instalazioak


Instalazioak